Elektro-mugikortasunaren sektorearen dibertsifikaziorantz abiatzeko laguntza

Mugikortasuna eraldatzen ari da hiru ardatz nagusiek bultzatuta: lehenik, ekonomiaren deskarbonizazioa, konbustio motorra elektrikoagatik progresiboki ordezkatuz. Bigarrenik, digitalizazioa eta azkenik gidatze autonomoa. Ardatz hauei gehitu behar zaie ingurumen-kontzientziaren areagotzea eta administrazio publikoaren lege eta diru-laguntzak.

Testuinguru honetan, urte gutxiren buruan enpresa askok bere eskaeran murrizketa nabarmenak jazo ditzakete, hauek ekoizten dituzten produktuak beste produktu berriengatik ordezkatuta ikustean. Era berean, aukera berriak agertuko dira, garatzeko bidean eta handitzen ari den merkatu berri honetan.

Helburua

Elektro-mugikortasuna, energia metaketa eta kudeaketa, gidatze autonomoa edo eremu honetan zerbitzu digitalen alorrean produktu edo soluzio berrien identifikazio prozesuan laguntzea da helburua. Eta honekin batera, dibertsifikazioa egiteko plan bat eratzea.

Emaitzak

  •  Enpresaren teknologia eta prozesu indar-guneak oinarri hartuta, egingarriak diren dibertsifikazio aukeren identifikazioa.
  •  Produktu edo zerbitzu berriak edo eta hobekuntza nabarmenak Aurrera eramateko plan egituratua.
  •  Zuzenduko den merkatu berriari buruzko orientabidea.
  •  Enpresari, Dibertsifikazio prozesua aurrera eramateko gaitasuna ematea.

Nori zuzendua

  • TIER 2 eta TIER 3 homologazioa duten autogintza enpresak.
  • Elektro-mugikortasunerantz dibertsifikatzeko interesa duten enpresa industrialak.
  • Elektro-mugikortasunaren arloan soluzioak eskaini nahi dituzten enpresa teknologiko edo zerbitzu enpresak.

 

Gipuzkoako Bazkundea-Dibertsifikazioaren inguruko aholkularitzan adituak

2012. urteaz geroztik Gipuzkoako Bazkundeak 100 enpresa baino gehiagoren dibertsifikazio potentziala aztertu du eta 40 enpresa baino gehiagoren dibertsifikazio prozesuan lagundu du hainbat sektoretan.

Gure ingeniari taldeak hainbat sektoretan dibertsifikazio aukerak identifikatu eta dibertsifikazio prozesuan lagundu du. Esaterako autogintza, aeronautika, energia, makina-erreminta, tren-bidegintza, altzarigintza edo elikagaien industria. 

Zerbitzuari buruzko informazio gehiago

Juan Carlos Villaverde: 943 000 287; Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.